lunes, 23 de mayo de 2011

Eguzki Energia

Eguzki-energia eguzkitik Lurrera erradiazio elektromagnetiko itxuran iristen den energia mota da.

Eguzkia energi iturri agortezina eta berriztagarria da, eta energia
termikoa edo elektrizitatea sortzeko erabiltzen da batez ere.

Eguzkiaren erradiazioaren indarra latitudea, eguraldia eta eguneko orduaren arabera aldatzen da, eta baldintza egokiak ematen badira 1.000 W/m ingurukoa da.


Bi modu daude eguzki-erradiazioaz baliatzeko: pasiboa, hau da, eguzki-erradiazioa ahal den gehien aprobetxatzeko eraikinak orientatuz -faktore hau arkitektura bioklimatikoan erabiltzen da- edo modu aktiboa, eguzki-erradiazioa aprobetxatzeko gai diren elementu teknikoak erabiliz.

Eguzki-aprobetxamendu aktiboaren bidez elektrizitatea sortzen ahal da (eguzki-energia fotovoltaikoa) edo beroa lortu (eguzki-energia termikoa).

Eguzkiarena energia iturri berriztagarrien artean etorkizun handien duenetakoa da.


Eguzki energia termikoA:


Eguzki-sistema termiko guztien oinarrizko printzipioa sinplea da: eguzki-erradiazioa bildu eta beroaren eroale den inguru batera eramaten da (gehienetan ura edo airea). Berotutako eroale hau zuzenean edo zeharka erabiltzen ahal da, beroa hondarreko helmugara igorriko duen trukagailu baten bidez.

Etxebizitzetako berokuntza eta ur bero sanitarioa sortzekoa dira eguzki-energia termikoaren erabilera nagusiak. Badira beste batzuk ere: hozte-sistemetan, eguzki-sukaldeetan, eguzki-idortzeetan eta gatzgabetzeetan.

Eguzki-aprobetxamendu termikoko sistema ezagunena tenperatura baxukoa da, 100 º-tik beherakoa eta eguzki-biltzaileen bidezkoa. Funtzionamendu errazekoa da, eta berotegi efektua du oinarri: eguzki-biltzailera iristen diren eguzki izpiak biltzailearen fluidoa berotzen dute, eta horrek, trukagailu baten bidez, andel metagailuaren ura berotzen du; aipatu metagailuan gordeko da bildutako energia, erabili arte. Igerilekuetako uren berotzeari dagokionez, metatze sistema igerilekuaren ontzi bera da. Eguzki-biltzailea hegoaldera begira paratzen da, inklinazio zehatz bateko euskarri batean bermatuta, eguzki-erradiazioa ahal den gehiena aprobetxatzeko helburuarekin.



Eguzki-energia fotovoltaikoa:

nstalazio fotovoltaiko baten helburua eguzki-energiatik abiatuta elektrizitatea sortzea da.

Instalazio fotovoltaikoak helburuen araberako bi talde handitan sailkatzen dira. Alde batetik saretik isolatuta dauden instalazioak ditugu, ohiko sare elektrikorik ez dagoen toki zehatz batean energia elektriko eskaera osorik edo neurri batean asetzeko helburua dutenak; bestaldetik, sarera lotutako instalazio fotovoltaikoak ditugu, ohiko sare elektrikoari energia gehitzeko helburua dutenak.

Bere osagaien ikuspuntutik, instalazio fotovoltaiko batek modulu fotovoltaikoz eta bestelako ekipoz (bateriak edota erreguladoreak) osatua da. Eguzki-zelulak osatutako modulu fotovoltaikoak eguzki-erradiazioa korronte zuzeneko energia elektriko bihurtzen duten gailuak dira; inbertsoreek korronte zuzena korronte alternoa bilakatzen dute; bateriek energia instalazio isolatuetan gordetzen dute, eta erreguladoreak karga prozesua -eta batzuetan bateriaren deskargakoa- kontrolatzen du.

Eguzki-erradiazioa zuzenean energia elektrikoa bihurtzea eguzki zeluletan gauzatzen da “efektu fotovoltaikoaren” bidez. Prozesua solido, likido eta gasetan ematen ahal da. Gaur egun eragimen handiena solidoetan lortzen da.

Eguzki-zelulak material erdieroalez osatuak daude, silizioa kasu; material honen atomoak 0,35 eta 3 mikrometro bitarteko uhin-luzera duten eguzki-erradiazio erasotzailearen fotoien energiarekiko oso sentikorrak dira. Eguzki-erradiazioak material erdieroalearen elektroiak mugiarazten ditu, bi poloen arteko korrontea ahalbidetuz. Eguzki-zelulan sortutako korrontea ateratzeko plakek elektrodo metaliko batzuk dituzte zelularen aitzineko eta gibeleko aldeetan.

Hondar urteotan panelak paratzeko modu berri bat sortu da, eguzki-baratzak, -ehundaka jarraitzaile fotovoltaikoek paratu dituzte instalazio horiek-. Ikusgai dira dagoeneko landa eremuetan, nekazaritza errentaren osagarri gisa funtzionatuz.


Eguzki-energia termoelektrikoa::

Eguzki-erradiazioa bi etapako prozesu baten bidez erabil daiteke elektrizitatea sortzeko: lehendabizi bero bihurtuz eta ondoren ohiko ziklo termo-dinamikoen edo sorgailu termoioniko edo termoelektrikoen bidez bero hori elektrizitate bilakatuz (kontzentrazioko eguzki-biltzaileak edo puntu batean ardazten duten helioestato eremuak erabiliz).

Eguzki-zentral termikoek fluido bat berotzeko helburuarekin eguzki izpiak biltzen dituzten ispiluak dituzte abiapuntu, fluidoa lurrun bihurtuta turbina bat mugitzen du, eta horrek sorgailu elektriko bat mugiarazten du.

Printzipio honen hiru aldagai garatu dira: dorre zentralak, disko parabolikoak eta zilindro parabolikoak. Lehendabiziko biak foku puntualaren kontzentratzaileak dira eta hirugarrena foku linealaren sistema kontzentratzailea da.

Europako ikerketa gune handiena Almerian dago.


Eguzki-energia pasiboa:

guzki aprobetxamendu pasiboa, eguzki energia bildu, gorde eta elementu mekanikorik gabe banatzen duen sistema da.

Eraikuntzako diseinu pasiboak erabiltzen diren materialen ezaugarrietan eta airearen zirkulazioko fenomeno naturalen erabileran oinarritzen da. Hona gaur egun erabiltzen diren oinarrizko elementuak: hegoaldera begira dauden beirak paratzea -berotegi efektua dela eta, eguzki-energia bildu eta beroa atxikitzen du- eta eraikinaren masa termikoa, -bere egitekoa energia biltzea da, etxearen egiturazko elementu guztiek osatzen dute, edo xede horretarako berez paratutako bolumenek, zeinak material metatzaile batez (harriak, ura, etab.) beterik baitaude-.

Eguzki erradiazioaren aprobetxamendu pasiboko teknikekin eraikin baten energia eskaria % 60 gutxitzen ahal dela kalkulatu da.

Eraikuntzaren Kode Tekniko berriak eraikuntzen isolamendu termikorako eta argiztapen eraginkorrago baterako neurriak biltzen ditu, bai eta eguzki-energia termikoaren bidez ur beroa sortu eta elektrizitatea sortzeko instalazio fotovoltaikoak ere, betiere kontsumoa txikiagoa eta energia-autonomia zein eraginkortasun handiagoa ahalbideratuko dituen orientazio bioklimatiko batekin.

ENERGIA HIDRRAULIKOA:

Urak ibaietatik pasa eta goi-maila batetik behe-mailara jaistean gizakiok duela mende asko erabiltzen dugun energia zinetikoa sortzen du. Orain dela ehun urte baino gehiago energia mota hau, ordura arte garia ehotzeko nagusiki erabiltzen zena, energia sortzeko erabiltzen hasi zen.

Zentral hidroelektrikoek ur-masa baten energia zinetiko eta potentziala energia elektrikoa bihurtzen dute, ur-jauzi batetik igarotzearekin. Urak turbina bat mugitzen du, eta turbinaren errotazio mugimendua ardatz baten bidez elektrizitate-sorgailu bati igortzen zaio.

Funtsean bi zentral hidroelektriko mota daude: ur jariakorreko zentralak - hargune baten bidez emariaren zati bat hartu eta zentralera eramaten dute bertan aprobetxatzeko, ondoren ugaldera itzuliz- eta presa-oineko zentralak -urtegi baten bidez ibaiaren urak biltzeko gai direnak-.

10 Mw potentzia baino gutxiagoko instalazioei minihidraulikoak deitzen zaie; ur-jauziak aprobetxatzen dituzte, urtegirik eraiki gabe eta ur-ibilgua aldatu gabe. Presatutako ugalde bateko edo ureztatze kanaletatik dabilen ura, 4, 5 edo metro gehiagotik eroarazten da, bere bolumenaren bultzadak elektrizitatea sortuko duten turbina batzuen palak mugitu ditzan.

Zentral hidroelektriko baten potentzia turbinatik pasatzen ahal den emariaren eta jauziaren, hau da, zentralaren sarrera eta irteeraren arteko kota diferentziaren araberakoa da. Parametro hauen arabera (jauzia eta emaria) turbina bat edo beste, egokiena, aukeratuko da.

Aprobetxamendu zehatz baten ezaugarriak ezagutzeko gutxienez hogei urte hidrologikoen datuak behar dira.

Nafarroan, 2005ean, 107 zentral hidroelektriko txiki ari ziren jardunean. Instalatutako potentzia gutxi gorabehera 145 Mw-etakoa da, guztira.

ITSASOKO ENERGIA

Itsasoa munduko eguzki-biltzaile handiena da, hau da, energia biltegi nagusia. Energia hau ur-korronteetan, itsas-biomasan, itsasaldeetan edo haizeak jasotzen dituen olatuetan biltzen da. Fenomeno horietatik guztietatik eta beste batzuetatik energia lortzen ahal da.

Hona, gaur egungo aprobetxamendu-motak: olatuen eta marearen energia -olatuen eta itsasaldien energia biltzen dute, inbutu handi, uhate, zutabe oszilatzaile eta abarren bidez kontzentratuz, uraren bolumen handiak sorgailu elektrikoei lotuta dauden turbinak mugitzea lortzeko-, itsas korronteak -korronteen bidean aerosorgailuen antzeko turbinak jarriz- eta energia mareotermikoa -azaleko (eguzkiaren beroa jasotzen duena) eta sakoneko uren arteko tenperatura diferentzia aprobetxatzen duena.


BIOMASA:

Biomasa Lurraren materia organiko, begetal eta animalien multzoa da. Bere aprobetxamendu energetikoa usadiozko eta etorkizuneko erabilera da.

Bioerregai izena hartzen dute biomasatik eratorri eta energia sortzen duten produktuek. Beren egoera fisikoaren arabera bioerregaiak solidoak, gaseosoak edo likidoak izan daitezke. Lehenengo biak batez ere helburu termiko eta elektrikoetarako erabiltzen dira; likidoak aldiz, ibilgailuendako bioerregai gisa erabiltzen dira.

Biomasak energia berriztagarriko izaera dauka, azken buruan bere eduki energetikoa landareek fotosintesi-prozesuan finkatutako eguzki-energiatik heldu da.

Biomasa aukera energetiko bikaina da, hurrengo bi arrazoi hauek direla-eta: lehenengoa, berarengandik abiatuta produktu ugari lortzen ahal direlako, eta, bigarrena, ohiko erregaien egungo erabilera eremu guztietara ezin hobeki egokitzen delako; aipatu beharrekoa da, halaber, modu naturalez gordetzeko eskaintzen dituen erraztasunak -ahalmen horrek gainontzeko iturri berriztagarrietatik desberdintzen du-.

Hiru dira biomasaren aprobetxamendu energetikoaren oinarrizko moduak: elektrizitatea, beroa eta energia mekanikoa.

Hiru aprobetxamendu horiek energetikoki eraginkorragoak dira lehengaien hornidura iturriak hurbil daudenean, hala ekoizpen instalazioetatik nola kontsumitzaileen eskari ingurumen eremutik.

Sociedad para el Desarrollo Energético de Andalucía S.A. Sodean-ek (Sevilla, 2004) egindako “Instalaciones de biomasa” azterlanaren arabera, “Gure planetan 200 bilioi tona biomasa hazten dira, gutxi gorabehera 30.000 exajouleko eduki energetikoarekin, lurraren erregai fosil guztien erreserben eduki energetikoaren baliokide. Energia iturri gisa erabiltzen ahal den biomasa kopurua, gutxi gorabehera, 150 exajoulekoa izaten ahal da.


Energia geotermikoa:

Energia mota honek ehundaka metro sakonean dauden Lur barneko masa igneoen beroa aprobetxatzen du elektrizitatea, berokuntza eta bizitegi erabilerarako ur beroa ekoizteko.

Hondar urteotan, hainbat teknologia garatu dira, lurraren bero sorra edozein tokitan aprobetxatzeko, etxeko, industria eta nekazaritza erabileretarako beroa sortze aldera. Tenperatura baxuko energia geotermikoko sistemak dira.

Mundu osoan 7.000 megawatt-eko potentzia instalatuta dago; horietako 2.700, Estatu Batuetan.

Espainian, Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuak (IGME)1975ean lehendabiziko “Adierazpen Geotermikoen Inbentario Nazionala” burutu zuen, geologi eremu eta arro desberdinen aukera geotermikoak baloratzeko helburuarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario